Get your own free workspace
View
 

FrontPage

Page history last edited by PBworks 3 years, 11 months ago

FORMA GEOMETRIKOAK.

ATZERA

SARRERA

 

Forma geometrikoak errepresentatzen dituzten jolas ugari aurki ditzakegu merkatuan. Jolas hauek mota ezberdinetan banatzen dira euren akzio motaren arabera:

 

Enkajableak: Huts batzuk dituen tablero batean, huts horien forma berdineko piezak enkajatzea da jolas hauen helburu nagusia.

Forma geometrikoko Dominoak: Domino baten berdina da, baina fitxak forma geometrikoak dituzte. Fitxa bakoitza bi forma geometrikoz osaturik dago, alde bakoitza forma geometriko batez, eta haurrek forma berdineko fitxak lotu behar dituzte domino jolas bat bezala.

Pilaketak: Egurrezko edo plastikozko base bat, zentruan barra bat edo gehiagoz osaturik daude. Pieza bakoitzak zulo bat edo gehiago dituzte zentruan eta barra bakoitzean forma bakar bat sartu liteke. Forma bakoitzak gainera kolore eta tamaina ezberdinetako hainbat pieza izaten dituzte, barretan sartzerakoan torre beherakor bat osatzen dutelarik.

 

Dadoak: Forma geometrikoz osaturiko baraja bat da honen ezaugarri nagusia, dadoek alde bakoitzean forma ezberdin bat dutelarik. Jolas honen helburua zera izango da, karta bat atera eta bertan dagoen forma berdineko fitxa bat aurkitzea eta fila ezberdinak osatzea.

Mosaikoak: Forma geometriko ugariz osaturik daude(trapezioak, erronboak, karratuak, triangeluak, borobilak...) Forma geometriko hauek kolore ezberdinetakoak dira eta egurrezkoak edo plastikozkoak izan daitezke. Jolasaren helburu nagusia irudi konplexuak sortzea izango da, oinarrizko elementuetatik abiatuz.

 

 

ARIKETA EZBERDINAK

 

 

 

1. Forma Geometrikoak sortu

 

Materiala: Kartoia, kartulina, egurra, errotulagailuak, guraizeak, pintura ezberdinak...

 

Helburuak:

Autonomia izaten ikastea, objetu ezberdinak sortuaz.

Forma geometriko ezberdinak identifikatzea

 

Garapena/Metodologia:

 

Lehenik eta behin, haurrek kartulina hartu eta bertan forma geometrikoak marraztu behar dituzte.

Forma geometrikoak marraztu ondoren, haurrek guraizeak hartu eta forma geometrikoak moztu beharko dituzte.

Azkenik, behin moztu ondoren, plastifikatzea etorriko da, forma geometrikoak ondo mantentzeko eta errazago erabili ahal izateko.

 

2. Bakoitza bere lekuan

 

Materiala: Material ezberdinez sorturiko forma geometrikoak, eta enkajableak.

 

Helburua:

 

Forma geometrikoak desberdintzen eta identifikatzen jakitea.

 

Garapena/Metodologia:

 

Haurrei, plantilla bana emango zaie enkajableez osatua. Enkajable horiek forma ezberdinetakoak izango dira, forma geometrikoak: Laukiak, hirukiak, borobilak, erronboak... Ondoren, haurrek beraiek eginiko forma geometrikoak hartuko dituzte. Irakasleak laukia, laukiko enkajablean sartzeko esango die eta haurrek hori egin beharko dute. Haurrek forma geometrikoak forma berdineko enkajableetan sartu eta horrela desberdintzen ikasi beharko dute.

3. Torreak eraiki!

 

Materiala: Pilaketak

 

Helburua:

 

Forma geometrikoen tamainak desberdintzen jakitea

 

Garapena/Metodologia:

 

Lehenik eta behin, irakasleak demostrazio bat egingo du, haurrek torreak eraikitzea zer den jakiteko. Ondoren, haurrari bakarrik egiten utziko zaio, ea torrea eraikitzen duen.

Haurrari forma geometriko ezberdinak emango zaizkio eta haurrek forma geometriko horiek eskuetan edukita torre bat eraiki beharko dute.

Haurrei libreki jarduten utziko zaie, eurek forma geometrikoen tamainak barneratzeko eta manipulatzen jakiteko.

Irakasleak haurrei begiratu behar die, ea zein berdintasun eta desberdintasun edukitzen dituzten.

 

4. Formak Margotu

 

Materiala: Forma Geometrikoak, papera, margoak.

 

Helburua:

 

Formen errepresentazio grafikoak egiten ikastea

 

Garapena/Metodologia:

 

Lehenik eta behin, haurrek forma geometrikoak desberdintzen ikasi beharko dute eta ondoren iada haur bakoitzari folio bana emango zaio.

Folio horretan haurrek forma geometrikoak marraztu beharko dituzte. Horretarako sorturiko forma geometrikoak folio gainean jarri eta markatu egingo dute irudia.

Azkenik, haurrek forma geometrikoak margotu beharko dituzte.

 

5. Goazen karreterak egitera!

 

Materiala: Forma geometrikoen dominoak, forma geometrikoen dadoak eta forma geometrikoen barajak.

 

Helburua:

 

Arauen ezagutza eta errespetua

 

Garapena/Metodologia:

 

Lehenik eta behin, mahai handi batzuk hartu beharko dira eta mahai bakoitzean haurrak taldeetan banatuko dira. Jolasari hasiera emateko, dominoko fitxak mahai gainean zabalduko dira baina buruz behera eta irudia tapatua dutelarik.

Haur bakoitari fitxa kopuru bana emango zaio eta haurrak dadoa bota eta tokatzen zaion fitxari buelta emango dio.

Haurrak fitxa horren forma berdineko beste fitxa bat jarri beharko du, jarraipen bat egiteko.

Fitxa guztiak modu egokiak jartzen dituenak irabaziko du partida.

 

6. Mosaikoak

 

Materiala: Forma geometrikoen mosaikoak, folioak eta kartulinak.

 

Helburua:

 

Kreatibitatea lantzea eta gune ezberdinak erabiltzen jakitea.

 

Garapena/Metodologia:

 

Lehenik eta behin, beharrezko materiala entregatzen zaie haurrei eta material honekin libreki mosaikoak eraikitzeko aukera daukate. Haurrei libreki eraikitzen utzi ondoren, pixkanaka-pixkanaka arau jakin batzuk ematen joango zaizkie errespetatu beharrekoak(esate baterako borobilak egitea).

Eraikin guzti hauek mahai gainean egiten hasi eta eremua txikituz, folio batean edota cuartilla batean egitera pasako dira. Honen helburu nagusia kreatibitatea landu eta gune ezberdinak erabiltzen eta lantzen ikastea izango da.

 

 

7. Formen Diktaketa

 

Materiala Forma Geometrikoak

 

Helburua:

 

Forma geometrikoen errepresentazio grafikoaren bidez garapen sinbolikoaren garapena egitea.

 

Garapena/Metodologia:

 

Haur bakoitzak forma geometrikoen fitxa ezberdinak edukiko ditu, gehienez zazpi.

Diktaketa bat bezala egitea izango da haurrek forma geometrikoen izenak barnera ditzaten. Horretarako, hasiera batean izena esatearekin batera forma geometrikoa erakutsiko zaie. Behin hau eginda, forma geometriko baten izena esango zaie beraiek errepresenta dezaten baina iada irudia erakutsi gabe. Horrela haur bakoitza barneratzen ari dena kontrolatzeko aukera dago.

Ariketa hau konplexuagoa edo zailagoa egin nahi izanez gero, abiadura azkartu edota bi forma geometriko batera esan daitezke haurren kapazitate sinbolikoa neurtzeko.

Diktaketa hauek haur taldeetan egin daitezke, diktatzailea haurretako bat izango delarik.

 

8. Formen segidak

 

Materiala: Joku ezberdinetako forma geometrikoak

 

Helburua:

 

Forma geometrikoetatik abiatuz segidak egiten ikastea

 

 

Garapena/Metodologia:

 

Forma geometrikoak erabiliaz segidak egitea izango da. Horretarako lehenik eta behin segida motxak egin daitezke, adibidez, bi objetu erabiliaz. Ondoren zailtasuna handitzen joan beharko da objetu kopurua handiagotuz.

Haurrek segidak ondo ulertu ditzaten, segida behin baino gehiagotan errepikatuko da haurrak segida identifikatu ahal izateko.

Segidak identifikatu dituztenean, haurrei euren segida propioak egiteko eskatuko zaie dituzten forma geometrikoak erabiliaz, edota material ezberdinak erabiliaz.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.